Ainara Maia irundarra da eta 39 urte ditu. Lanbidez, euskarako irakaslea da, eta lehendabizikoz, Mintzaneten berri internet bidez izan zuela kontatu digu. “Apuntatu egin nintzen, euskaraz hitz egiteko oso baliagarria iruditu zitzaidan eta”. Berarentzat euskara ama hizkuntza izateaz gain, adierazteko modurik egokiena da, eta beste bati laguntzeko gogoz, izena ematea erabaki zuen.
Bere bidelaria Maria Begoña Tisera da, argentinarra. Euren artean lagunarteko harremana sortu dela kontatu digu Ainarak: “Nik, bidelaguna naizenez, ez dut euskara praktikatu behar, baina bidelariaren bidez beste bizimodu bat eta beste herrialde bat ezagutzen ari naiz”. Maiak oso argi du, “nik Mintzaneten parte hartzea gomendatuko nioke edozein euskalduni, oso esperientzia aberasgarria delako”.
One thought on “Ainara Maia, bidelaguna: “Bidelariaren bidez beste bizimodu bat eta herrialde bat ezagutzen ari naiz””