Euskal Herrian euskaraz hitz egitea nahi dugu: kalean, etxean nahiz lantokian euskara erabiltzea; lagunartean, senideekin edo ezagunekin berba egitea, gure hizkuntza lau haizetara zabaltzea… Baina hori lortzeko zer egiteko prest zaude?
Bide horretan aurrerapausoak emateko, Mintzanetek aukera erraz bat eskaintzen dizu: lagundu praktikatu nahi duenari. Nola? Bidelagun izanda.
Zer behar du bidelagun batek?
–Euskalduna izatea (ez du titulurik behar).
-Astean ordubeteko tartea.
-Skype, Whatsappeko bideo-deia, Google Hangouts… Edozein programa eskura izatea.
–Laguntzeko gogoa: ez zara irakaslea, helburua bidelariak euskaraz hitz egitea da.
–Esperientzia berri bat bizi nahi izatea: pertsona bat ezagutzeko aukera paregabea.
Koronabirusak eragindako egoera honetan, etxetik atera gabe laguntzea irtenbiderik onena dela uste dugu, eta Mintzaneten izena emateko une aproposa dela!!
Zergatik? Esperientzia betegarria eta aberatsa delako, harreman politak sortzen direlako, hizkuntzari benetako bultzada modu errazean emango diogulako, beste egoera linguistiko bat ezagutuko dugulako…
Hemen duzue gure bidelagun taldea!
Bidelagun bakoitzaren argazkiaren gainean klik egin euren istorioa ezagutzeko. Horixe egin dezakezu PDFan:
Zuk ere horrelako esperientzia bat bizi nahi duzu? Ez egin zalantzarik eta izan zaitez bidelagun!!
‘Mintzanet bere ahotan’ atalean jende gehiagoren bizipenak ezagutzeko aukera duzu: idatziz nahiz bideoan.
Ez itxaron gehiago eta egin ezazu zerbait! IZAN ZAITEZ BIDELAGUN!
nuri es zait guztatzen argazkia interneten jartzea,gertatu zait ,argazki bar eman eta gero Google argazki hori erabiltzea,dena den ni bidelaria naiz,caceresen jaioa,eta bilantzen dut gendea nire euskera maila hobetzeko
Kaixo, Juan:
Mintzaneten parte hartu nahi baduzu, eman izena: http://www.mintzanet.net/sartu.php
Mila esker!!!