Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Geroago edo beranduago? -Euskara Batuaren Eskuliburuan hau aurkitu dugu: berandu(ago) ≠ gero(ago) Berandu eta gero bi gauza dira: beranduk atzerapena adierazten du, goiz eta sasoiz hitzen kontrakoa. Jon berandu heldu da gerok ‘beste zerbaiten ondoren’ adierazten du (ez du inolako zerikusirik puntualitatearekin edo garaiz ibiltzearekin; segida kronologiko hutsa adierazten du): ‘lehenengo…, gero…, geroago’ da sekuentzia Zu iritsi zara lehenengo, eta ni gero. Gauzak ez dira hain zorrotz hartzekoak, ordea, beranduago eta geroago direnean, beranduago izatea geroago izatea ere bada eta. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, beranduagok bi adierak ditu. – Batetik, atzerapenarena (beranduagorena, alegia): Berandu afaltzen du beti, hamaikak aldera; sarritan beranduago ere bai. Eguzkiak kemen gutxiago edukitzeaz gainera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. – Bestetik, segidarena (geroagorena, alegia): https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4590165/ibon-sarasola-hizkuntzalariaren-hitza-geroago-eta-beranduago/https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4590165/ibon-sarasola-hizkuntzalariaren-hitza-geroago-eta-beranduago/
|
Artikulua
Zer dinozu… Berba egin edo hitz egin? Euskara eta euskalkiak!
Erran edo esan erabiltzen duzu? Eta… Fan biot edo joan behar det? Zabala eta aberatsa da euskalkien mundua. Gaurkoan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bidaia egingo dugu bertako euskara eta euskalkiak gertutik ezagutzeko!
Nola hitz egiten da zure herrian?
Sekula izan al duzu zailtasunik beste eskualde bateko lagunak ulertzen?
GUK EUSKARAZ HITZ EGITEN DUGU!
GIPUZKERA: guk euskaraz hitzeiten deu (Beasain)
Guk euskeraz itedeu!! (Zarautz, Ana Altuna Riaño)
LAPURTERA: gu eskuaraz mintzatzen ga (Senpere)
BEHE-NAFARRERA: Gu eskuaraz ai gitxu (Jutsi)
ZUBEROERA: Gük (e)uska(ra)z hitz egiten dügü (Altzai)
BIZKAIERA: Guk euskeraz eitxen dou berba (Lekeitio)
Guk euskeraz eittejuau (Mallabia, Ibon Zubiate)
Guk euskeraz itten du berba! (Oñati, Ainhoa Aiastui)
NAFARRERA: Gu (e)uskeraz mintzatzen gara (Irazoitz)
ARABA: Guk euskaraz itten dau (Aramaio)
Ahotsak.com atarian Euskal Herriko hizkeraren eta ahozko ondarearen inguruko hainbat kontu topatuko dituzue. Eta bitartean segi zuen euskalkiekin euskeraz hitzeiten, berbaiten, mintzatzen… eta BIZI POZIK!