Amaia Larrañaga (Aizarna, 1957) bidelaguna da Mintzaneten. Euskara praktikatzen laguntzen dio Gasteizko emakume bati. Proiektua bere ahizpa bati esker ezagutu zuen eta egun parte hartzen du, erretiroa hartuta baitago. “Aurrez aurre euskaraz aritzeko modurik ez dutenentzat aukera bat da Mintzanet; horrek niri satisfazio handia ematen dit”, azpimarratu du Amaiak.
