Erandion eta Arkauten dauden Segurtasun Saileko langileek Mintzanet ezagutzeko aukera izan dute. Bertara hurbildu diren guztiek proiektuak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izan dute. Zuzenean hitz egin dugu Mintzaneteko erabiltzaileekin, eta euren esperientzien berri eman digute. Eskerrik asko Alberto Elejalde, Izaskun Arrieta, Mariaje Barandiaran eta Antton Madinabeitia!