Miren Salaberriak 85 urte ditu eta Donostiako San Ignacio adinekoen egoitzan bizi da. Bertatik Skype bidez Mintzaneten hartzen du parte eta Maribel Soto nafarrari laguntzen dio euskara praktikatzen. Salaberria donostiarra da eta 22 urtez izan da Donostiako Ospitaleko erizainen zuzendaria. Soto ere erizaina da eta B2 euskara-maila atera nahian dabil.