Kora Madinabeitia Ezkurra (Araia, 1989) bidelaguna da Mintzaneten. Konfinamendu garaian, irrati bidez izan zuen euskara doan eta online praktikatzeko egitasmoaren berri, eta bertan izena ematea erabaki zuen. Esperientzia “oso polita” bizi duela esan digu, izan ere, bere bidelariarekin oso ondo moldatzen da, eta dagoeneko aurrez aurreko enkontrua ere izan dute. Ezagutu Koraren esperientzia, hemen: