Alberto Elejaldek, Igone Leonek eta Maider Olarrak jaso dituzte 2019ko Bidelagun eta Bidelari Onenen oroigarriak, baita urteko Aipamen Berezia ere. Azaroaren 24an banatu genituen VI. Mintzanet Sariak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu ziren, eta jarraian, guztiok elkarrekin bazkaldu genuen.