Eragile eta erakunde askoren lanaren ondorioa aurkeztu zuten abenduaren 17an Donostiako Kursaalean: Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok esan zuen bezala dokumentua “ahalduntze historiko baten ariketa praktikoa da”. “Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko beharraren aurrean, gizarte eragileek erakutsi dutelako tresna eraginkorra egiteko gai direla”, gaineratu zuen.