Mintzanet-Kontseilua

Mintzanetek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak landutako ‘Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala’ dokumentuarekin

Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala izeneko dokumentua landu du euskalgintzako 99 eragilerekin batera, eta Mintzanet egitasmoak bat egin du hizkuntza politika berrirako bide orri proposamenarekin. 2020ko abenduaren Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialak eraikitzeko erronkari ekin zion, eta COVID-19ak hizkuntza-eskubideen bermea erdigunera ekartzea ere eragin duela jakinik, “aurrera egiteko garaia dela” uste du Kontseiluak. Hizkuntza … Continue reading Mintzanetek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak landutako ‘Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala’ dokumentuarekin

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Protokoloa aurkeztu dute Donostian

Eragile eta erakunde askoren lanaren ondorioa aurkeztu zuten abenduaren 17an Donostiako Kursaalean: Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok esan zuen bezala dokumentua “ahalduntze historiko baten ariketa praktikoa da”. “Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko beharraren aurrean, gizarte eragileek erakutsi dutelako tresna eraginkorra egiteko gai direla”, gaineratu zuen.