Gaurtik aurrera Mintzaneteko webgunean eduki berri bat izango duzue eskuragai: ‘Bost minutu euskaraz’.
Bertan, Eusko Jaurlaritzako Jabi Oses teknikariari esker, astero bost minutuan landu ditzakezuen edukiak jarriko ditugu. Hiru atal izango ditu: Euskara hobetzen, Artikulua eta Bideoa.
Horrela, Mintzaneteko erabiltzaileek (baita ez direnek ere) modu sinple eta erraz batean astero pilula txiki hauek eskuratu ahal izango dituzte, euren kabuz egiteko edo mintzasaioetan bikotekidearekin partekatzeko!
Baliagarria izatea espero dugu!