Donostiako San Telmo Museoan Bagera euskara elkarteak antolatzen duen Mintzalaguna egitasmoaren 25. urteurrena ospatu dute.
Oihana Maritorena aurkezleak zuzenduta, hainbat kide igo dira agertokira: sorreran aritu zirenak, egungo partaideak, antzerki taldekoak, Aitziber Gurutzeaga Bagerako kidea…
Mintzanetek ere izan du bere tartetxoa: Andrea Bella uruguairraren bideo laburra ikusteko aukera izan dute bertaratutakoek.
Mila esker, Andrea! Zorionak, Donostiako Mintzalaguna!