Errenteriako aurkezpena arrakastatsua izan da!

Goizeko 10.00etan hasi da aurkezpena Errenteriako Xenpelar aretoan. Gela txiki geratu zaie bertaratu direnei. Hasieran, Mintzanet azaltzen duen bideoa jarri dute Cristina Tapia eta Ainara Loiarte koordinatzaileek. Ondoren, Marian Gonzalez bidelariaren txanda izan da eta proiektuan bizi duen esperientziaren berri eman du errenteriarrak.

Mintzanet-Errenteria-Marian
Marian Gonzalez bidelaria eta Cristina Tapia koordinatzailea

Jarraian, Pilar Iragorri Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan bizi den 90 urteko emakumearen kasua ezagutzeko, bideo bat jarri dute eta adina muga ez dela argi ikusi dute bertan zeudenek. Aurkezpenari amaiera emateko, Marisa Barrena bidelagunarekin zuzeneko konexioa egin dute. Modu honetan, saioak nolakoak diren irudikatu dute eta ikusleei nahi dutena galdetzeko aukera eman zaie. Txalo artean amaitu da aurkezpena.

Mila esker gerturatu zareten guztiei!

Mintzanet-Errenteria
Mintzaneten aurkezpena Errenteriako Xenpelar aretoan

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude