Ignacio Aranzabal bidelaguna martxoaren 3an hil zen.
Bergarako Ubera auzoko Agarre Goikua baserrian jaio zen 1932an, eta bertan sastre moduan lan egin zuen. Herriko Mizpirualde adinekoen egoitzan hamaika urte pasa zituen; horietatik, hamar erakundeko Juntaren partaide gisa.
Duela urtebete bidelagun gisa hasi zen Mintzaneten. Geroztik, Getxoko Joserra Onandiarekin egon da euskara praktikatzen laguntzen.
Mila esker zure laguntzagatik, Ignacio.