Idoia Agirre, bidelaguna: “Mintzanet oso esperientzia erraza eta hurbilekoa da. Energia handia eman dit”

Idoia Agirrek 55 urte ditu eta Donostiakoa da. Euskaldun jantzia da eta bidelagun gisa euskara praktikatu nahi duen angelutar bati laguntzen dio: Bordelen bizi den Bixente Beloquiri, hain zuzen.

“Mintzanet oso esperientzia erraza eta hurbilekoa da eta energia handia eman dit”, aitortu digu Idoiak. “Ez dugu laguntzarik behar hitz egiteko. Normaltasunez ateratzen dira gaiak eta oso harreman ona sortu da”, gaineratu du.

Iaz eman zuen izena proiektuan eta bere inguruan daudenei parte hartzea gomendatu die.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude