Goizeko 10:00etan Bilboko Bilborock aretora jende andana etorri da Mintzanet ezagutzera. Bertan, 90 pertsona inguruk entzun dute zer den eta nola funtzionatzen duen proiektu honek. Horien artean, Mintzaneteko erabiltzaile batzuk egon dira: Marije Garabieta, Txema Aizpurua, Juan Angel Zalbidea eta Aniceto Ajuriagogeaskoa bidelagunak eta Izaskun Etxabarri bidelaria.
Bilboko Darabilbo euskara elkarteak (Bilboko euskaltegiak batzen dituen egitasmoa) lagundu du ekitaldia prestatzen. Eskerrik asko zuei eta gerturatu zareten guztioi!