Twitterren lehiaketa bat jarri dugu martxan azpian dagoen irudiaren esanahia topatzeko (@mintzanet).
Zer esan nahi duzu zuretzat? Zer etorri zaizu burura ikusi duzunean? Zure iritzia jaso nahi dugu, beraz, animatu eta parte hartu!
Begoña Durruty Arizkungo artistak sortu du irudia, baina zure interpretazioa nahi dugu.
Bertxio gehien jasotzen dituen txioa Etxepare Institutuko liburu sorta batekin sarituko dugu.
Nik baso bat ikusten dut, zuhaitzez betea eta zuhaitzetan txoriak kantari.
Nik ez dut basorik ikusi, txori batzuk ikusi ditut zuhaitzetan eta urtxintxa bat ere ikusi dut zuhaitz artean.