Prudencio Bastarrica bidelaguna Zumarragakoa da eta 75 urte ditu. Hitza egunkarian ikusi ostean eman zuen izena Mintzaneten eta ordutik laguntza gustura ematen duela esan digu. Berarentzat abantaila zein den galdetzean, euskarari bultzada emateaz gain, norbera ere jantzi egiten dela aitortu digu.
Bere bidelaria Ezpeletan jaioa den arren, Baionan bizi da. Beraien elkarrizketetan euskara batua erabiltzen dute eta bestearentzat ezezaguna den hitz bat agertzen zaienean, frantses edo gaztelania hiztegira jotzen omen dute.