Lourdes Royuela, bidelaria: “Motibazio handia daukat eta ordua baino lehen bere zain egoten naiz ordenagailuaren aurrean”

Lourdes Durangon jaio zen, baina gaur egun Katalunian bizi da. Bere aitona-amonek euskaraz jakin arren, beraien artean soilik hitz egiten zuten. Beraz, Royuela euskaltegira joan zen. Urteekin ikasitakoa galdu badu ere, orain, ikasitakoa berreskuratzen ari da.

“Hemen ez daukat euskaraz hitz egiteko aukerarik. Horregatik astean bitan Durangoko euskaltegiarekin egiten dut konexioa, euskara eskolak jasotzeko”, azaldu digu. Gainera, bertan eman zioten Mintzaneten berri: “Hasieran lotsa eman zidan, baina une honetan oso pozik nago”.

Durangokoak Lesakako Anttonekin egiten ditu saioak, bera du bidelagun. “Antton nire betiko laguna balitz bezala da, gai askoren inguruan hitz egiten dugu”, esan digu. Astelehenero elkartzen dira eta Lourdesentzat oso esperientzia polita izaten ari da: “Motibazio handia daukat eta ordua baino lehen bere zain egoten naiz ordenagailuaren aurrean”.

You Might Also Like

2 thoughts on “Lourdes Royuela, bidelaria: “Motibazio handia daukat eta ordua baino lehen bere zain egoten naiz ordenagailuaren aurrean”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude