Maitere Larrañaga (Arrasate, 1958) bidelagunak eta Maider Martos (Iruñea, 1982) bidelariak elkar ezagutu dute. Astero Internet bidez euskara praktikatzen badute ere, aurrez aurre elkar ezagutu dute Iruñean ekainean egindako Euskal Herria Kantuz Egunean.
Pantailaren bestaldean astero aritzen diren askok geratu eta aurrez aurre elkar ezagutzea erabakitzen dute. Badakizue guri ‘Mintzanet, bere ahotan’ atalean zuen esperientzia guztiak biltzea gustatzen zaigula, guretzat pozgarria baita sortzen diren harremanen berri izatea!
Eskerrik asko!