Marisa Barrena irakasle erretiratua da eta Durangon bizi da. Bere bidelaria Izaskun Etxebarri bilbotarra da, Marisak euskara praktikatzen laguntzen dio. “Nire bidelariak aurrera egiten duela ikustea pozgarria da”, aitortu digu Marisak.
Euskara bere ama hizkuntza da, bere identitatea eta defendatzen duen zerbait. “Gainera Mintzaneten gaztetu egin naiz, lehen ez nekien Skype erabiltzen eta orain bai”, kontatu digu.
Ingurukoei ere parte hartzea gomendatzen die: “Etxetik egin daiteke eta astean denbora gutxi eskatzen du”·