Xabier Etxeberria Segurakoa da eta 1982. urtean jaio zen. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri; Twitterren bidez, hain zuzen ere. Berehala eman zuen izena, eta geroztik Alemanian bizi den neska bati euskara praktikatzen laguntzen dio. “Oso egokia da praktikatu nahi duenarentzat”, azaldu du Xabierrek.
Proiektuaren abantailen artean malgutasuna azpimarratu du. “Gure arteko harremana oso ona da, eta beste pertsona batzuen bizimodua, eta euskara ikasteko gogoa ezagutzen ari naiz”, esan du.
Xabierrek dudarik gabe gomendatuko luke Mintzanet: “Euskararen alde” da, eta “euskara nire hizkuntza da”.