Ainara Loiarte, Mintzanet egitasmoaren koordinatzailea, Bizkaia Irratian elkarrizketatu dute, goizetan egiten duten “Lau Haizetara” saioan.
AEKrekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin maramara*taldeak sinatutako hitzarmenari buruz hitz egin dute, “elkarlanean aritzeko eta bidelagunen beharra azpimarratzeko sinatu dugu”, adierazi du Loiartek. Bi ekimenak (aurrez aurrekoa eta online) osagarriak izan daitezkeela esan du koordinatzaileak, batak ez baitu bestea kentzen.
Gainera, Mintzaneteko parte hartzaileen profilaz; online izateak ematen duen malgutasunaz eta mugarik ezaz; erabiltzaile gehiago eskuratzeaz edo bidelagunen beharraz jardun dute.