Mintzanet ekimenaren aurkezpen bideoa

Mintzanet ekimena Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, aurkeztu zen Donostiako San Telmo museoan. Proiektuaren helburua euskara bultzatzea da, eta tresna honek munduko edozein lekutan egonda ere euskaraz solasean aritzeko aukera ematen du.

Horren froga, museoan izan ziren saioak. Jende asko hurbildu zen sistema berri hau ezagutzera eta erabiltzera. Horien artean: Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre; Euskarako zinegotzi delegatua, Nerea Txapartegi; Udaleko Euskara Zerbitzuko atalburua, Alex Aisa; Etxepare Institutuko zuzendaria, Aizpea Goenaga; Topagune elkarteko zuzendaria, Jasone Mendizabal; Donostiako Bagerako ordezkariak; Euskadi Irratiko kazetaria, Arantza Kalzada; eta Kontxita Beitia euskara irakaslea, besteak beste.

Geroztik, bi hilabete igaro dira eta arrakasta handia lortu du Mintzanetek. Webguneak 1.500 bisita izan ditu eta 900 saio izan dira. Familia hau gero eta handiagoa izatea nahi dugu eta horretarako zure laguntza beharko genuke.

Euskara ikasi edota berriz ere praktikatu nahi baduzu sartu www.mintzanet.net orrian eta bete galdetegia. Parte hartzea oso erraza da!

Sare sozialen bidez zure sostengua eman dezakezu.

Facebook: http://www.facebook.com/pages/Mintzanet/140185096145441

Twitter: @mintzanet

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude