Mintzaneteko hainbat kide San Nicolaseko mintzodromoan!

Aurtengoan San Nicolasen ospatu da Argentinako Euskal Aste Nazionala, eta festa handi horren baitan, mintzodromoa antolatu dute, euskarari presentzia emateko asmoz. Hori dela eta, Mintzaneteko hainbat kideren artean bideo bat prestatu eta bidali genien. Bertan, Hego Ameriketan bidelariak dituzten hainbat bidelagun agertzen dira. Gure asmoa babesa ematea eta animoak bidaltzea izan da, ekintza horri duen garrantzia aitortzeko.

Antolatzaileen artean, Maria Begoña Tisera Mintzaneteko bidelaria aritu da eta besteak beste, Euskal Herritik bere bidelagun Ainara Maia joan da. Aurrez aurre elkar ezagutzeko aukera izan dute lehendabizikoz.

San Nicolaseko mintzodromoa Ainara Maia
San Nicolaseko mintzodromoko partaideak
Begoña eta Ainara
Ainara Maia bidelaguna eta Begoña Tisera bidelaria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude