Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea …aintzat hartuko duzuela …aintzat har dezazuela?
Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGERTUKO DIRELA Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGER DAITEZELA Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa IZATEA Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izango ZAIZUELA Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izan DADILA Beraz: · Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea · Espero dugu gure proposamena aintzat hartuko duzuela. |
Pasartea
Emazteak ez du uste eleberri bat idaztea gauza oso zaila izan behar duenik, berari bata bestearen atzetik bururatzen baitzaizkio tramak, eta idazten ez baditu, horretara jartzen ez delako omen da. Horregatik beharbada, ez du inondik ere ulertzen zertarako behar dudan New Yorken bizi den irakasle baten laguntza. “Zergatik ez duzu nobela normal bat idazten?”, kexatzen da tarteka egiten ari naizenaren berri ematen badiot. Argitaratu ondoren, noski, ez ditu irakurtzen. “Zertarako? Hiru urtean agoantatu dut matraka hori eta buruz dakit”, erantzun ohi du norbaitek galdetzen badio. Hilean behin edo depilatzera joaten da eta handik bueltan berak “benetako istorioak” deitzen dituenak kontatu ohi dizkit. Ni ez naiz depilazio lekuan inoiz izan, baina psikoanalistaren bulegoaren antzeko zerbait irudikatu ohi dut, besaulki etzan eta guzti, edo ohatila bat izango da, ez dakit. Hor etzango dira bezeroak eta bere lana egiten ari den bitartean kontatuko dizkie istorio jakingarri horiek depilatzaileak. Zinez ona izan behar du kontatzen, ze emazteari gogoratze hutsarekin begiak malkotan jartzen baitzaizkio (…) Goldsmisthen ikaslea Joxean Agirre
|