Euskal Herriko 14:30ean eta Montevideon 9:30ak direla hasi dugu Skype bidez egindako konexioa. Pantailaren alde batean Ritxi Lizartza eta Ainara Loiarte, eta pantailaren beste aldean Montevideoko barnetegiko ikasleak.
IRUDIAN: Montevideoko barnetegiko ikasleak ordenagailuaren pantailari begira.
Mintzanet zer den azaldu diegu bertan bilduta zeuden 22 ikasleei eta horietatik, 10 lagun Mintzaneten saioak egiten ari direnez, beraien ahotik euren esperientzia entzuteko aukera izan dugu, bai guk eta bai bertan bildutakoek ere. Maila ezberdina dute bai, baina guztiek helburu eta gogo berdina, txundituta utzi gaituzte.
IRUDIAN: Ritxi Lizartza Mintzaneten arduradunak proiektuaren berri eman die.
Urtarrilaren 23an, larunbata, jarri da abian Uruguaiko hiriburuan HABEko Euskara Munduan programaren 2016ko Udako Barnetegia eta larunbat honetan amaituko da. Argentinako, Brasilgo eta Uruguai bertako ikasleek hartu dute parte eta FEVA eta FIVU izan dira antolatzaile.