Odile Sanchez-Mintzanet bere ahotan

Odile Sanchez, bidelaguna: “Mintzanetek laguntzen du euskararen erabilera ezberdinak ezagutzen”

Odile Sanchez (1999) Astigarragan jaioa da, eta Madrilen aritu da unibertsitate ikasketak burutzen. Euskara oso presente izan du beti bizitzan, gurasoak euskal filologoak baititu, eta asko hitz egin dute elkarrekin hizkuntzari buruz.

Sare sozialen bidez izan zuen Mintzanet proiektuaren berri, eta izena ematera animatu zen. Hainbat bidelari izan ditu, batzuekin besteekin baino gusturago egon bada ere, pozik dago Skype bidez praktika falta dutenei laguntzen: “Ez da akademia baten sortzen den dinamika jarraitzen. Mintzaneten euskarak beste ikuspuntu bat hartzen du, eta laguntzen du hizkuntzaren erabilera ezberdinak ezagutzen”.

‘Mintzanet bere ahotan’ atalean bere esperientzia partekatu digu Astigarragakoak. Zinez interesgarria kontatu diguna, eskerrik asko, Odile!

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude