20230502-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘POR’ guztiak ez dira ‘-GATIK’ / Isaac Asenjo / ZTG, Kirol Eskola

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Gaztelaniazko ‘POR’ guztiak ez dira ‘–GATIK’

‘Por’ (egilea) + esaldi pasiboa > ergatiboa

  • UPV/EHUko ikertzaile talde batek egindako esperimentua…

*UPV/EHUko ikertzaile talde batengatik egindako esperimentua… Esperimentua ez da ikertzaile talde horren erruz egin.

  • Urteko kontuen orrialde guztiak idazkariak sinatuta aurkezten dira.

*… idazkariarengatik sinatuta…

Por banatzailea > bakoitzeko, -KO

  • Muga-denbora gaindituz gero, 0,25 puntu kenduko dute segundoko/ segundo bakoitzeko.

*Muga-denbora gaindituz gero, 0,25 puntu kenduko dute segundo bakoitzagatik.

Por biderketan > BIDER, -Z, -EKIN

  • Bi bider hiru, sei.
  • A balio guziak biderkatzen dira 0,5etik beherako konstante batez/ batekin.

*A balio guztiak biderkatzen dira 0,5etik beherako konstante bategatik.

Por zatiketan > -Z, -EKIN

  • Azken hamar balio horiek batu egiten dira, eta batura 11z zatitzen da.
  • Ekuazioaren bi zatiak b-rekin zatituko ditugu.

*Ekuazioaren bi zatiak b-gatik zatituko dugu.

Por galderan> -aZ, -RI BURUZ, -eN GALDEA

  • Zutaz galdetu zidaten.

Zuri buruz galdetu zidaten.

Zure galdea egin zidaten.

# (…) zugatik galdetu…

Por > -en ORDEZ, -en LEKUAN…  

  • Zure lekuan joango naiz bilerara.

*Zugatik joango naiz…

  • Subjektu bakoitzaren ordez puntu bat jar dezakegu.

*(…) puntu bategatik ordezka…

  • Trajanoren estaua San Pedroren estatua batez ordezkatu zuten.

*(…) estatua bategatik ordezkatu…

Por + erosi, saldu…> -(t)AN

  • Zenbatean erosi duzu auto berria?

*Zenbategatik erosi…

  • Metro koadroa 3.390 euroan saldu da batez beste urtarrilean.

*Metro koadroa 3.390 eurogatik saldu…

  • Lanak 2,39 milioi euroan esleitu dituzte.

*… milioi eurogatik esleitu…

  • Ordenagailua 30 euroan dago salgai.

*…30 eurogatik dago salgai.

  • Ikasleek 55 euroan alokatu dute etxea.

*… 55 eurogatik alokatu…

 Ehulkuren aholkuak

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude