Begoña Arruabarrena: Zergatik mintzanet?

Begoña Arruabarrena (1942) bidelaguna da Mintzaneten. Jaiotzez getariarra bada ere, Azpeitiko San Martin egoitzako egoiliarra da, eta bertatik oso pozik aritzen da bere bidelagun argentinarrarekin solasean. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Gustura parte hartzen dut. Elkarri laguntzeko tresna aproposa da, eta ez dut harrokeriagatik egiten. Oso baliogarria da”.