Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu dugu gaur Bagera elkarteak Donostiako San Telmo museoan antolatu duen Mintzodromoan.
Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu dugu gaur Bagera elkarteak Donostiako San Telmo museoan antolatu duen Mintzodromoan.
Donostiako Bagera euskara elkarteak kudeatzen duen Mintzalaguna egitasmoak 25 urte beteko ditu. Hori ospatzeko, ekainaren 14erako egitaraua prestatu dute:
Azaroaren azken aste honetan Mintzanet zer den Uztaritzen, Azpeitian eta Donostian azalduko dugu. 26an (asteazkena), Uztaritzeko Lapurdi Zentroan (19.00etan) egongo gara. Bertan, proiektua zer den, eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Gainera, saio praktikoak egingo ditugu.
Donostiako San Telmo museoan Mintzodromoa antolatu du Bagera elkarteak, gaur, maiatzak 27. Mintzanetek bere lekua izan du, eta bertan, hainbat solasaldi egin ditugu Internet bidez. Hemen, argazki pare bat!
Xabier Euzkitze (‘Bisitaria’, ETB1) eta Kike Amonarriz (‘Mihiluze’, ETB1) telebista aurkezleek, Egoitz Lasa aktoreak eta David Doblas Lagun Aro GBCko jokalariak Bagerak antolatu duen Mintzodromoan parte hartu dute. Donostiako San Telmo museoan izan da ekitaldia, eta bertan Mintzanet proiektua hurbiletik ezagutu dute laurek. Ekimen honek euskara praktikatzeko aukera ematen du Internet bidez; horrela, haiek ere … Continue reading Xabier Euzkitzek, Kike Amonarrizek, Egoitz Lasak eta David Doblasek Mintzanet proiektua ezagutu dute
Ia 150 lagun inguruk hartu zuten parte martxoaren 19an Donostiako San Telmo museoan antolatu zuen Mintzodromoan. Hara bertaratu zirenek Mintzanet proiektua ezagutzeko parada izan zuten. Besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea aritu ziren jendearekin solasean Internet bidez. Gainera, Donostiako Udaleko hainbat zinegotzi ere hurbildu ziren: Nerea Txapartegi (Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Iñigo … Continue reading Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da
Datorren asteartean, martxoak 19 (10:00etan), Bagerak mintzodromo bat antolatu du Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Mintzanetek txoko bat edukiko du, eta hurbiltzen direnei proiektua azalduko diegu.