Urtarrilaren 28an Zarauzko KZgunean aurkeztu genuen Mintzanet proiektua. Bertan, Ritxi Lizartza, proiektu burua; Gari Berasaluze, Euskara zinegotzia; eta Berex Ortiz, Gipuzkoako KZguneen koordinatzailea, egon ziren.
Azpeitiko KZgunean aurkezpena
Azaroaren 27an Mintzanet proeiktua aurkeztu genuen Azpeitiko KZgunean. Bertara, Mikel Aranburu futbolaria eta Sebastian Lizaso bertsolaria etorri ziren. Saio praktikoa egiteko aukera izan zuten. Horrela, Joserra Onandiarekin eta Muriel Platerorekin hitz egin zuten. Gainera, beste bi bidelarik parte hartzeko aukera izan zuten: Marta Olallak eta Raúl Alfarok.
Aurkezpenak Uztaritzen, Azpeitian eta Donostian
Azaroaren azken aste honetan Mintzanet zer den Uztaritzen, Azpeitian eta Donostian azalduko dugu. 26an (asteazkena), Uztaritzeko Lapurdi Zentroan (19.00etan) egongo gara. Bertan, proiektua zer den, eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Gainera, saio praktikoak egingo ditugu.