Euskararen Eguna 2024-mintzanet

“Bat, bi… ehun!”, euskararen geroa ehunduz

Abenduaren 3a hemen da, Euskararen Nazioarteko Eguna. Ohi bezala Eusko Jaurlaritzak eta erakunde publikoek gure hizkuntzaren aldeko manifestua partekatu dute, eta noski, Mintzanet egitasmoak bat egin du aldarriarekin. Honatx: “Bat, eta bat, eta bat, eta beste bat… bi, gehi beste bat…gehiketa da gaigintza, txirikordan dabiltzan harienehuna sortzen dugun bat eta bakar kolektiboak.Gaigintza da gehiketa kolektibo … Continue reading “Bat, bi… ehun!”, euskararen geroa ehunduz

ELEN biltzarra-mintzanet

Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sarea Bilbon bilduko da, azaroan

Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sareak (ELEN-European Languages Equality Network) Bilbon egindo du aurtengo batzar nagusia. Enkontrua azaroaren 8tik 10era izango da, eta Euskalgintzaren Kontseilua arduratuko da antolakuntzaz. 25 lurraldetik gorako ordezkariak elkartuko ditu. Hizkuntza gutxituek Europako gaur egungo testuinguruan duten egoera aztertu zuten iragan astean Bartzelonan, eta bertan izan ziren euskaltzaleak. Hizkuntza berdintasun eta askatasunean aurrera … Continue reading Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sarea Bilbon bilduko da, azaroan

Euskalgintzaren Kontseilua-mintzanet

‘Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat’

Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilbon elkartzeko deia luzatu du. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik, eta Bilboko udaletxean egingo dute amaiera-ekitaldia. Euskararen normalizazioaren kontrako epai sortarekiko desadostasuna agertzeko asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak “azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko eta euskararen aldeko olatu berri bat sortzeko” manifestaziora deitu ditu euskalgintzako eragileak, euskaltzaleak, eta oro har,  “hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun … Continue reading ‘Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat’

Mintzanet-Kontseilua

Mintzanetek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak landutako ‘Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala’ dokumentuarekin

Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala izeneko dokumentua landu du euskalgintzako 99 eragilerekin batera, eta Mintzanet egitasmoak bat egin du hizkuntza politika berrirako bide orri proposamenarekin. 2020ko abenduaren Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialak eraikitzeko erronkari ekin zion, eta COVID-19ak hizkuntza-eskubideen bermea erdigunera ekartzea ere eragin duela jakinik, “aurrera egiteko garaia dela” uste du Kontseiluak. Hizkuntza … Continue reading Mintzanetek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak landutako ‘Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala’ dokumentuarekin