Juan Gorriti (Larraun, 1942) artistak euskararekin daukan harremana azaldu digu: “euskaraz jaio nintzen eta euskaraz bizi naiz. Nola ez dut bada maitatuko?”. Zigortuta egon da askotan euskaraz hitz egiteagatik eta horrek indar gehiago eman diola esaten du.
Xabier Euzkitze, telebista aurkezlea: “Nik Mintzanet egunero etxean daukat”
Xabier Euzkitze, telebista aurkezleak ‘Mintzaneten alde, eta zu?’ kanpainan hartu du parte. Bere emaztea euskaldunberria da eta berari esker asko ikasi duela esan du: “Nik Mintzanet egunero etxean daukat”. Mila esker parte hartzeagatik, Xabier!
Kike Amonarriz: “Interneteko bidea oso erraza eta interesgarria da”
Urtarrilaren 8tik aurrera, Mintzanetek proiektu berria jarri du martxan: ‘Mintzaneten alde, eta zu?’. Bideo oso laburretan hainbat pertsona ezagunek Mintzaneten eta euskararen inguruko iritzia botako dute.