Urtarrilaren 8tik aurrera, Mintzanetek proiektu berria jarri du martxan: ‘Mintzaneten alde, eta zu?’. Bideo oso laburretan hainbat pertsona ezagunek Mintzaneten eta euskararen inguruko iritzia botako dute.
Lehenbizikoa Kike Amonarriz, telebista-aurkezlea eta soziolinguista, izango da. Bere ustez, “Interneteko bidea oso erraza eta interesgarria da”.
Gustatzea espero dugu!