Isabel Ecenarro (1927) eta Leona Larrañaga (1932), Mintzaneten bidelagunak dira duela urte terdi. Bergarako Mizpirualde adinekoen egoitzan bizi dira, eta astero Internetera konektatzen dira euskara prakikatzen laguntzeko. Isabel Valladolideko gizon batekin aritzen da, eta Leona Argentinako emakume batekin. Eskerrik asko zuen ilusioagatik!
Mintzanet Bergaran!
Bergarako Irizar Jauregian egon gara, eta bertan Mintzanet zen den eta nola funtzionatzen duen aurkeztu dugu. Jardun Euskara Elkartearen laguntzarekin antolatu dugu ekitaldia eta bertara hainbat herritar etorri dira.