Bergarako Irizar Jauregian egon gara, eta bertan Mintzanet zen den eta nola funtzionatzen duen aurkeztu dugu. Jardun Euskara Elkartearen laguntzarekin antolatu dugu ekitaldia eta bertara hainbat herritar etorri dira.
Azalpenaz gain, zuzeneko konexioa ere egin dugu. Ordenagailuaren beste aldean Isabel Ecenarro bergararrarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bera, herriko Mizpirualde adinekoen egoitzan bizi da, eta bidelagun gisa dabil Mintzaneten duela urtebete.
Eskerrik asko etorri zineten guztioi!