Pío Pérez Aldasoro irakasleak eta Moskuko unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu dute [bideoa]

Pío Pérez Aldasoro EHUko irakasleak eta Moskuko (Errusia) Lomonosov Unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu dute ‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua 2014an jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.