Alma Mater Studiorum Universitá di Bolognako ikasleek (Italia) eta Mikel Ayerbe irakasleak euskal literatura izan dute hizpide. Mikel Ayerbe literatura irakasleak klase magistrala eman die Bolognako ikasleei. Berak idatzitako Our Wars; poesiarekin egindako performance-a; egiten ari den tesia eta beste hainbat gairen inguruan mintzatu dira. Gainera, ikasleek egindako hainbat galdera erantzun ditu.
