Karim Akbih Verdaguer Lleidan jaio zen (Herrialde katalanak) eta arrantzan lan egiten du. Mintzaneten izena eman eta euskara praktikatzen ari da astero-astero: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari, lotsa, beldurra, aurreiritziak. Baina Mintzanetek horiek hausten ditu”.