“Udarako leloa: bidaiatu ahala, munduratu euskara!” izan da esaldi irabazlea eta Etxepare Euskal Institutuaren liburu-sorta beraientzat izango da. Mintzanet egitasmoaren helburua euskara munduko bazter guztietara hedatzea denez, esaldia gure xedearekin bat datorrelako hautatu dugu.
Hala ere, jendearen partaidetza da azpimarratu nahi duguna. Hilabete honetan zehar hainbat esaldi, lelo eta bertso jaso ditugu, eta, horren adibide dira hemen jarraian daudenak:
-Udan kanpoan, baina Mintzanetekin euskara beti nire ondoan
-Mintzanet, euskararen udaleku
-Mintzanet, euskaraz uda bizi nahi dugunontzat
-Udan nora, euskara hara!!
-Udako plan ere badelako, euskara ere udako plana!!
-Udan, zauden tokian zaudela, Mintzaneti esker aitzakiarik ez: EGIN EUSKARAZ!
–Emaiozu aukera zeure buruari eta udan (ere) euskaraz egin!!
–Oso polita da zu udan euskaraz entzutea, eta badakizu!
–Erromeriak udan badira eta erromeriak euskaraz badira, udan euskaraz, TIRA!
-Itsasgoratik itsasbeherara hodartzan, euskara, bakoitzak bere erara!
-Mintzanetik gabeko bizia, eguzkirik gabeko uda
-Udan non konexioa, han Mintzanet
–Euripean, eguzkitan, Itzalean edo terrazetan Udan aukera ugari ditugu euskaraz gozatzeko. Mintzatu!
-Dzanga euskarara Mintzanetekin
-Uda honetan busti euskararekin Mintzaneten
-Edozein txokotatik, eman haizea euskarari Mintzanetekin
-Mintzanetekin udan edonora ta euskara albora
–Udan ere euskara praktikatzea dibertigarria eta entretenigarria da. Egin erraz Mintzanetekin!
-Ez egin duda atera mingaina´ta egin guda, banaka’o taldeka euskara sexu da; gurera heldu da, Mintzauda
-Mintzanet udan ketchuparekin porrusalda jatea nahiago dut
–Euskara ikasi ondoren
hitz egiteko egarria
asetzea lortzeko nik
zabaltzen dut aldarria.
Entzun, betiko euskalduna,
horretan asko jarria,
zure euskara nirearentzat
izan daiteke ongarria.
Bion eskura badugu
tresna erabilgarria,
edonongo euskaldunak
elkartzeko ezarria.
Bai, mintzanet.net da
batzen gaitun lokarria.
-Zer lirateke urteko egunik luzeenak, haien ederra azaltzeko euskarazko hitzik gabe.
–Aitzakia ederra da udan euskaraz irakurtzea, euskaraz irakurritakoaz Mintzanet bidez euskaraz hitz egiteko
Eskerrik asko guztiei eta badakizue, uda honetan: Mintzanet! Animatu eta izena eman!