Alberto Bravo, bidelaria: “Mintzanet euskaraz hitz egiteko modu erraza eta oso erosoa da”

Alberto Bravo (Salamanca, 1981) Gorputz Hezkuntza irakaslea eta entrenatzailea da, eta Gasteiezen bizi da. EITBko albistegien bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta horren ostean, bere euskaltegian ere bai. Horregatik, izena ematea erabaki zuen. “Euskaraz hitz egiteko oztopoak ditugunontzat interesgarria iruditu zitzaidan”, esan du. Bere iritziz, proiektuaren abantailarik handiena erosotasuna da: “Edozein ordutan eta edozein lekutatik hitz egin dezakezu”.

Albertok astero hitz egiten du Ezkioko (Gipuzkoa) neska batekin: “Gaiei dagokionez, oso anitzak eta gero eta sakonagoak dira”. “Gero eta konfiantza gehiago daukat, eta nahiz eta oraindik ez garen fisikoki inoiz elkartu, bera ezagutzea gustatuko litzaidake”, gehitu du.

Mintzaneten parte hartzea gomendatuko luke, “zalantzarik gabe”: “Euskaraz hitz egiteko modu erraza, doakoa eta oso erosoa da”.

Alberto Bravo, bidelaria
Alberto Bravo, bidelaria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude