Euskarabentua 2024-mintzanet

Martxa betean da 2024ko EuskarAbentura espedizioa

Astelehenean abiatu zuten 127 gaztek aurtengo ibilaldia Atharratzen, eta uztailaren 31ra bitartean Euskal Herria zeharkatuko dute. Getxon bukatuko da inoizko parte hartzerik handiena izan duen edizioa.

Lehendabiziko egunak igarota, zazpi lurraldeetako gazteek hartu-emana sendotu dute dagoeneko, eta lan taldeak osatuta, kamisetak banatu, ardurak zehaztu eta egunean eguneko programak eta gaiak findu dituzte. Besteak beste, euskara batua eta euskalkiak, emakumea eta kirola, eta utopia.

27 herritan egingo dute geldialdia gaua pasatzeko. Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga, Auritz eta Zubiri igarota, 16 eta 17 urte bitarteko partaideak Nafarroan sartuko dira, eta ostean igaroko dituzte Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia. Ia 800 kilometro oinez (eta autobusez) egin ostean Getxon agurtuko dute bosgarrenez antolatutako espedizioa.

You Might Also Like

One thought on “Martxa betean da 2024ko EuskarAbentura espedizioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude