Amaia Espinosa bidelaguna (Artea, 1956) irakaslea da. Lagun baten bidez izan zuen Mintzaneten berri eta proiektu “interesgarria” iruditu zitzaion. Izena eman zuenetik, Getxoko emakume bati laguntzen dio astero; harreman “atsegina” sortu da haien artean. Bide batez, “eskarmentu berri bat” bizitzen ari da. “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen onurarako da”, gaineratu du.