Azaroak 26-bmi-mintzanet

dagoeneko / honezkero [Bost minutuko kastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

dagoeneko ≠ honezkero

Denborazko aditzondook ez dira baliokideak.

 

Dagoenekok, inork ikusia edo jakina duelako, ziurtzat jotzen du

adierazia. 

Bulegotik nator, eta Uxue dagoeneko han dago (ziur naiz diodanaz).

 

Tankerakoak dira hauek ere: 

Luze iritzita ere banago dagoeneko.

Hiruretan bazkaldu du, eta dagoeneko hor ari da igerian. 

Dagoeneko gainean ditugu azterketak.

Udan gaude dagoeneko.

 

Honezkerok, berriz, uste, susmo edo aierua adierazten du; supositiboa 

da erabat, ziurtatu gabeko ustearen agergarria. 

Bulegora noa, Uxue honezkero etorriko zen eta (uste horretan nago).

 

Gisa horretakoak dira hauek ere: 

Goazen arin, honezkero estropada hasiko zen eta.

Gure Antonek ere honezkero, hirurogeita bosten bat izango ditu.

Honezkero hurrean behar luke. 

*Dagoeneko hasiko zen saioa (> Honezkero hasiko zen saioa). [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). Gramatika batzordea, «Okerrak zuzenduz»Euskera 39, 3: 924-930.

— “Denbora adieraztea: dagoeneko, honezkero”, Jagonet galde-erantzunak.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude