Anabel Jaureguiberry, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Anabel Jaureguiberry, Argentina: “Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”

2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian.

Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok beraiekin izateko aukera izan dugu, eta erreportajetxo batean bildu ditugu guztien esperientziak. Oraingoan baina, beraien bizipenak banan banan ezagutzeko aukera duzue. 

Anabel Jaureguiberryk, adibidez, esan digu jakin-minagatik hasi zela euskara ikasten, “abizenagatik” hain zuzen ere. “Nire arbasoak Nafarroa Beherakoak ziren, eta Argentinara joan ziren XIX.mende erdi-bukaeran”. Euskara Munduan programan parte hartzeaz gain, Mintzaneten ere ari da euskara praktikatzen: “Oso aukera ona da, batez ere, eguneroko euskara praktikatzeko. Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude