Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
ZEHAR
Postposizio hau, normalean, NON kasuarekin erabiltzen da eta esangura bi har ditzake: denbora eta lekua.
Bide honen zehar (okerra) Bide honeTAN zehar.
Baratze eta zuhaiztiak atzean utzirik, soro eta zelaien zehar abiatuko gara (okerra)
Baratze eta zuhaiztiak atzean utzirik, soro eta zelaieTAN zehar abiatuko gara.
Zenbait lekutan, NON kasuaren ordez, NONDIK kasua erabiltzen dute:
18an irten zen Bilbotik eta kosta zehar joan zen Mutrikuraino (okerra)
18an irten zen Bilbotik eta kostaTIK zehar joan zen Mutrikuraino.
Ariketak: HEMEN
Eutsi EHU
Ø Patxi Petrirenak, “Morfosintaxiaren inguruko zalantza eta argibideak” liburuan, desegoki ikusten ditu ondoko erabilera hauek:
Goizean zehar ez dut lanik egin.
Goizean ez dut lanik egin. Goiz guztian ez dut lanik egin.
Bilbon egoten da astean zehar, eta asteburuetan itzultzen da herrira.
Bilbon egoten da astean, eta asteburuetan itzultzen da herrira.
Bilbon egoten da aste barruan, eta asteburuetan itzultzen da herrira.
Bi irteera egiten ditugu ikasturtean zehar.
Bi irteera egiten ditugu ikasturtean.
Haurrentzako jokoak izango dira arratsaldean zehar.
Haurrentzako jokoak izango dira arratsaldean.
Haurrentzako jokoak izango dira arratsalde partean.
Pasartea
Nik galdetzen nion nire buruari
nola zekizkien berak hainbeste gauza nik ez nekizkienak
eta orduan triste jartzen nintzen
pentsatzen nuelako nik ez neukala tristura propiorik,
nire tristura berea zela baina nire gorputzaren barruan,
imitaziozko tristura bat bezala,
bikoiztutako bi tristura, tristura baten marka faltsua,
horixe nintzen ni,
nik ez neukalako triste egoteko arrazoirik
baina asmatu egiten nituen.
Panza de burro/ Andrea Abreu.
Itzultzailea: Maria Oses
EIMA katalogoa
3D inprimagailuak eta ikasketa zerbitzua [Interneteko baliabidea – Audioa] / Maite Goñi
Hezkuntza eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta trikimailuak ekarriko ditu Maite Goñi irakasleak 10 minututan Zuzeuko euskal Podcast kateko irratsaioan. Jarri kaskoak eta entzun!
Maite Goñik gidatutako 37 podcast dira Zuzeun argitaratutakoak.