Bilbon dago Euskararen Etxea. Eta mintzanet proiektua ere, bertatik lantzen da besteak beste. Aurreko astean Euskararen Interpretazio Zentroak berriro ireki zituen ateak, instalazio moderno eta punta puntako teknologia baliatuta. Euskararen historia soziala, hizkuntzaren erronkak eta euskarari buruzko datu asko eskura jarrita. Pantaila bereziak, proiekzio multimedia itzelak eta parte hartzea bultzatzen duten joko eta areto txikiek osatuta aurkezten zaio orain bisitariari EIZ.
Euskararen Etxean bertan, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskainiko zaie bisitariei; bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgiltzeko aukera izango du.
Euskararen Interpretazio Zentroko eraskusketa berria martxan da!
— mintzanet (@mintzanet) February 21, 2023
Euskalgintzako zein euskal erakundeetako arduradunak, gizarte eragileak, kulturgintzako kideak… mundu bat batu zen atzo, @euskararenetxea-n🤩#mintzanet #euskara #euskararenetxea #euskarareninterpretaziozentroa pic.twitter.com/Qobu7zAg7d
Euskararen etxeko lankideak
Euskararen Etxeko atarian, Kirmen Uriberen poema batek egiten dio ongi etorria bisitariari. Beheko solairuan bertan, pantaila handi baten, etxeko atari bateko txirrina balitz bezala, solairu ezberdinetako botoiak jo eta informazio jaso daiteke. Behin lehen solairura ikusita, mundu ikaragarri eta ikusgarri baten murgilduko da euskararen historiaz eta bilakaeraz interesa agertzen duenak.
#EuskararenInterpretazioZentroa-ren erakusketa berria inauguratu zuten astelehenean, eta ostiralean, bisita gidatuak abiatu zituzten.#mintzanet-ek ere badu bere tokitxoa @euskararenetxea-n, eta interpretazio zentro berritua barru-barrutik ezagutzeko gogoz izan gara! pic.twitter.com/aihaOHMPR8
— mintzanet (@mintzanet) February 26, 2023
Otsailaren 20an, astelehenez, ireki zituen ateak Euskararen Interpretazio Zentroak. Goizean ekitaldi instituzionala eta prentsaren aurreko aurkezpena egin ostean, iluntzean ekitaldi soziala izan zen Euskararen Etxeko kanpokaldean. Ostiralean berriz, -otsailaren 24an- Euskararen Etxeko lankideak eta euskalgintzako elkarte ezberdinetako kideen bisita gidatua izan zen. Euskararen Etxeko arduradunak eta Euskal Idazleen Elkartea, Ikastolen Elkartea, Emun kooperatiba, 111 akademia, Euskaltzaleen Topagunea, Tokikom edota Mintzanet ekimeneko kideok izan ginen bertan.