Andrea Bella Uruguaykoa da eta 37 urte ditu. Arbaso euskaldunik ez badu ere, Euskal Etxean izan zuen euskararen berri. Bere ahizpa bera baino lehenago hasi zen euskara ikasten baina berak ere horixe egitea erabaki zuen: “Nik euskal dantzak maite nituen, gauza polit bat dut euskararekin”.
Bere bidelaguna Aniceto Ajuriagogeaskoa da eta oso ondo moldatzen direla esan digu Andreak: “Asko laguntzen dit, hitz egiten uzten dit eta zalantzak argitzen dizkit”. Gainera, aurrez aurre ezagutu zuten elkar Andrea Euskal Herrira etorri zenean, “horrek poz handia eman zidan”, aitortu digu uruguaiarrak.
One thought on “Andrea Bella, bidelaria: “Nik Mintzanet gomendatuko nuke, euskara praktikatzeko ematen duen aukeragatik””