Debako Sokoa izeneko elkartean Mintzaneteko bi talde batu dira: Unai (euskarako irakaslea), Montse Periel, Jesus Rodriguez, Potxo Onandia, Mertxe Gartzia eta Joserra Onandia.
Bapo bazkaldu zuten larunbatean guztiek elkarrekin: piperrak, otarrainxkak plantxan, tomate entsalada, zainzuriak, gulak, txirlak, paella barrokoa, marrubiak bananarekin eta txokolatezko fondue-a. Bazkaria eta ondorengo orduak giro ederrean joan ziren, txiste eta abesti artean, argazkian ikus daitekeen moduan.
Montse agurtzeko probestu zuten hitzordua, hilabetez Lazkaoko barnetegian egon baita katalana. Jada ari omen dira hurrengo bazkaria noiz egin pentsatzen…